Gehienez hiru orduz egon ahal izango dute herritarrek igerilekuan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 21a, 11:25
Ugarteigarango kanpoko igerilekua.

Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri duen osasun larrialdi egoeraren barruan hartutako neurrietako bat da igerilekuei dagokiena. Udalak azaldu duenez, Elkargunearen webgunean ikus daiteke kanpoko igerilekuan lekurik ba al dagoen.

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera ezarri du, eta besteak beste, igerilekuetako erabilerari mugak ezarri dizkio. Azkoitiko Udalak azaldu duenez, kanpoko nahiz barruko igerilekuetan ezingo da edukieraren %60a gainditu, eta gainera, erabiltzaile bakoitzak egunean, gehienez, hiru ordu pasatu ahal izango ditu azpiegitura horietan.

Udalak azaldu duenez, Elkargunearen webgunean ikus daiteke kanpoko igerilekuan lekurik ba al dagoen: "Semaforo bat ageri da, eta bertara joan aurretik, denbora errealean jakin daiteke tokirik badagoen edo ez".

Beste hainbat neurri ere hartu ditu Jaurlaritzak, eta horiek honako albiste honetan irakur daitezke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide