Julen Alberdi 'Txikia IV'.a Aizkolarien Urrezko Kopan lehiatuko da bihar

Julene Frantzesena 2020ko abu. 14a, 08:35
Txikia IV.a lehia batean. (Ibon Errazu)

Donostiako Trinitate plazan jokatuko dute lehia Txikia IV.ak, Mikel Larrañagak, Eneko Otañok, Iker Vicenterekin eta Jon Rekondok. 19:30ean jarri dute hitzordua, eta kirolariek 54 ontzako hamalau enbor ebaki beharko dituzte.

Herri kirolariek eta zaleek hitzordu garrantzitsua dute bihar, larunbata, Donostian: Aizkolarien XXXV. Urrezko Kopa jokatuko dute 19:30etik aurrera, Trinitate plazan.

Bost aizkolari ariko dira nor baino nor, eta horien Julen Alberdi Txikia IV.a. Harekin batera ariko dira lehian Mikel Larrañaga azpeitiarra, Eneko Otaño beizamarra, Iker Vicente otsagabiarra eta Jon Rekondo leitzarra ere ariko dira lehian.

Kirolariek 54 ontzako hamalau kanaerdiko ebaki beharko dituzte, ahalik eta azkarren. ETBk emango du saioa, eta 250 bat ikus-entzule izango dira Trinitate plazan –jada ez dago sarrerarik salgai–.

Txikia IV.a sasoi betean iritsi da Kopara; izan ere, azkoitiarrak Urrezko Aizkolarien Txapelketa irabazi zuen abuztuaren 2an, Vicenteren eta Larrañagaren kontrako lehian nagusituta. Ezustekoa eman zuen azkoitiarrak duela bi asteko txapelketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide