Txikia IV.ak Urrezko Aizkolarien Txapelketa irabazi du

Anartz Izagirre 2020ko abu. 3a, 10:48

Azkoitiarrak ezustekoa eman zuen atzo, igandea, Aiako probalekuan, eta lehenengo postua erdietsi zuen Urrezko Aizkolarien Txapelketan. Mikel Larrañaga izan zen bigarren sailkatua, eta Iker Vicente hirugarrena.

2020ko Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Aian, eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak eskuratu zuen txapela. Norgehiagoka irabazteko faborito nagusia Vicente zen arren, Alberdik ezustekoa eman zuen; azkoitiarra fin aritu zen proba guztietan, eta 21 minutu eta 46 segundo behar izan zituen lehenengo postua erdiesteko.

Bigarren postuan Mikel Larrañaga azpeitiarra sailkatu zen, eta hirugarren, Iker Vicente iazko txapelduna; 22 minutu eta 58 segundotan amaitu zuen Larrañagak proba, eta 23 minutu eta 40 segundotan Vicentek. 

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide