'Baldatik Loiolara ibilbide historikoa, Loiolakoaren eraginpean' bisita gidatua izango da bihar

Anartz Izagirre 2020ko abu. 4a, 09:00

Vicente Davilak zuzenduko du saioa, eta interesa dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, bisita gidatua izango da bihar, asteazkena, Vicente Davilaren eskutik. Baldatik Loiolara ibilbide historikoa, Loiolakoaren eraginpean izenburupean, Aitz-goiti eta Aitz-beiti, Iraurgi bailararen sorrera, historia, paisaia eta kultura ezagutzeko aukera egongo da. Balda dorretxetik abiatuta Loiolako Santutegira egingo dute ibilbidea, 10:00etan hasita.

Bisitan parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman beharko dute izena, 943-15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita. Bisita kopuru mugatua izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide