Bihar egingo dute 'Korosagasti' filmaren aurrestreinaldia

Mailo Oiarzabal 2020ko uzt. 17a, 11:47

Azpeitiko Soreasu antzokian izango da, 19:00etan. Ez da ekitaldi irekia izango: gonbidapena jaso duten 250 lagunek, filmaren proiektuan parte hartu dutenak gehienak, izango dute Beizamako krimenean oinarritutako filma pantaila handian lehen aldiz ikusteko aukera.

Bost urteko lanaren emaitza pantaila handira iritsiko da, azkenean, bihar. Erabaki Produkzioaken orain arteko proiekturik mardulena, Asier Sustaeta azpeitiarrak zuzendutako Korosagasti film luzea, bihar aurrestreinatuko dute.

Soreasu antzokian izango da hitzordua, 19:00etan, baina ez da ekitaldi irekia izango. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak filma bukatu berritan harrapatu zituen Erabakikoak, eta aurrestreinaldiaren nondik norakoak ere baldintzatu dizkie ezohiko egoerak. 250 gonbidapen banatu dituzte Sustaetak eta taldekideek Azpeitiko aurrestreinaldirako. Horrela, filmean era batera edo bestera parte hartu dutenek beteko dituzte, nagusiki, Soreasuko aulkiak bihar. Eskualdeko hainbat lagun daude tartean, baita azkoitiarrak ere.

Ekainean zabaldu zuten Korosagastiren aurrerapen bideoa, honako hauxe:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide