Elkarguneko futbol zelai berria, bukatzear

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 22a, 13:47

Udalak adierazi duenez, "azken ukituak" ematen ari dira Elkarguneko futbol zelaiari. Egungo egoerak ahalbidetzen duenean irekiko dute futbol zelaia.

Duela aste batzuk Elkarguneko futbol zelaiko belar artifizala ezarri zuten, eta udalak adierazi duenez, "azken ukituak" egiten ari dira orain zelai berrian. Saskibaloi kantxa zegoen lekuan jarri dute futbol zelai berria, eta 113.012 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Udalak adierazi duenez, COVID-19a dela-eta ezarritako neurriek uzten dutenean irekiko dute zelai berria. Bestalde, igerilekua handitzeko proiektua gauzatu bitartean, bi futbol zelai izango dira kanpoko gunean. Izan ere, belar artifizialezko zelaia igerileku berriaren exekuzio proiektuaren barruan egitea aurreikusten zen, baina premia ikusita, futbol zelaiaren lanak aurreratzea erabaki zuen udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide