Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da bi metroko tartea gorde ezin den kaleetan

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 18a, 21:37

Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoetako sailburuek adostu dutenez, maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan, leku itxietan eta oinezkoen artean bi metroko tartea gorde ezin den kaleetan.

Gaur arratsaldean jakitera eman dutenez, datozen egunetan emango dute argitara maskaren erabilerari buruzko agindua. Aurrerantzean, herritarrentzat derrigorrezkoa izango da maskarak erabiltzea garraio publikoan (maiatzaren 3an jarri zen hori indarrean), toki itxietan eta oinezko batetik bestera bi metroko espazioa errespetatu ezin den kaleetan. Salvador Illa Osasun ministroak atzo aurreratu zuen aukera hori aztertzen ari zirela, eta duela minutu batzuk eman dute jakitera neurri berria. Datozen egunetan argitaratuko dute agindua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide