HARA! Azken txalo zaparrada, Josu eta Araitz Etxaniz trikitilarientzat

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 18a, 08:52
Araitz eta Josu Etxaniz, beheko balkoian, soinua jotzen. (Argazkiak. I. Alberdi)

Atzo, igandea, eskaini zuten aita-alabek azken erromeria beraien etxeko balkoitik.

Trenbidearen Zumardiako auzotarrek txalo zaparrada eta pankarta handi batekin eskertu zieten atzo, igandea, Josu eta Araitz Etxaniz aita-alaba trikitilariei konfinamendu egunotan beren etxeko balkoitik eskainitako trikiti doinuengatik. 

Alarma egoera ezarri zenetik, egunero, hutsik egin gabe, 20:00etako txaloen ondoren hiru pieza eskaini dituzte balkoitik, auzotarren arratsaldeak alaituz, asko eta asko kantuan eta dantzan jartzeraino. Bi hilabeteren ondoren, atzoko saioarekin eman zioten amaiera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide