Euskadiko Esnearen Ligako datorren bilera sarean izango da

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 16a, 10:24

Koronabirusa dela-eta ezin izango dira ohi bezala Kultur Etxean elkartu, eta edoskitzearen inguruko maiatzeko bilerak Internetetik egitea erabaki dute. Gaian interesa duen edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.

Edoskitzean laguntzeko maiatzeko bilerak online egitea erabaki du Euskadiko Esnearen Ligak. Datorren euskarazko doako hitzordua maiatzaren 28an, osteguna, 17:00etan izango da. Bertan landuko duten gaia honako hau izango da: Nola has naiteke elikadura osagarriarekin bularra ematen jarraitzen dudan bitartean? Izena emateko egun bat lehenago deitu edo whatsapp bat idatzi beharko da zenbaki honetara: 653700850.

Haur jaioberria nahiz koskortua dutenek, haurdun daudenek zein edoskitzean interesa dutenek parte hartu dezakete bileran. Gaiaren inguruko informazio gehiago behar duenak honako lotura honetan aurki dezake edo 660 653 417 (Mentxu) telefonora deituta.

Maiatzaren 19an eta 22an ere beste bi saio eskainiko dira, baina horiek gaztelaniaz izango dira. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide