Gogoeta

Ondo ote zaudete?

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 14a, 14:13

Lide Rekondok egin duen gogoeta: 'Ondo ote zaudete?'. 

Osteguna da hitz hauek idazten hasi naizenean. Konfinamendu egoera hasi zenetik, gurean gertueneko supermerkatura asteko buelta egiteko eguna. Gauza asko aldatu dira bertan. Tira, aldatu eta gehitu. Sarreran jartzen duten mahaitxo hori gel eta eskularruekin, kutxa ondoko babes manparak, langileen maskarak eta babes neurriak…

Baina badira bertatik desagertu diren gauzak ere. Gauzak esan dudanean, pertsonak esan nahi dut. Eta bertatik esaten dudanean, atetik esan nahi dut. 

Denok dakigu nortzuri buruz ari naizen. 

Eta ez soilik supermerkatuetako ateetakoak, kalean ere falta dira. 

Horiek gure begi bistatik desagertzearen arrazoia beste bat izatea nahiko nuke. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide