Bertan behera gelditu da Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketa

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 13a, 09:42
Eneko Agirretxe, Elgoibarreko kanporaketan. (Hiru Txirlo)

Koronabirusak eraginda, txapelketa bertan behera uztea erabaki du zuzendaritzak. Euskal Herriko lehiarako "zerbait berezia" prestatzen saiatuko direla aurreratu dute.

COVID-19 gaitzak eraginda, Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketa bertan behera uztea erabaki du zuzendaritzak. Bide batez, aurreratu dute "zerbait berezia" prestatzen ahaleginduko direla Euskal Herriko 31. txapelketarako.

Martxoaren 7an hasi zen lehia, Elgoibarren, eta Azkoitiko Floreaga taldeko kide den Eneko Agirretxe errezildarra nagusitu zen lehen kanporaketa hartan; talde bereko Gorka Etxaniz azkoitiarra sailkatu zen bigarren. Martxoaren 14an Azpeitian ziren jokatzekoak kanporaketa, baina bertan behera utzi zuten lehia, pandemiak eraginda. Beraz, ibilbide motza izan du aurtengo txapelketak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide