Floreaga Ikastetxeko jolastokia egunero irekitzea adostu dute

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 8a, 15:15
Floreaga Ikastetxeko patioa.

Jolastokia irekitzeko eskaera Floreagako auzotarrek egin dute, eta udalak ikastetxearekin hitz egin ondoren, bihartik aurrera egunero bertako ateak zabaltzea erabaki du. Nahi duen herritar orok izango du patiora joateko aukera, 09:00etatik 21:00etara.

Koronabirusaren krisiak eragindako egoera ezohikoaren aurrean, Floreaga auzoko bizilagunek Floreaga Ikastetxeko patioa erabiltzeko eskaera egin dute, eta bihartik aurrera bertako ateak zabalik izango dituzte herritarrek aisialdirako edo konfinamenduak uzten duenerako behintzat.

Udalak ikastetxearekin hitz egin ondoren, azken horrek baimena eman du patioa irekitzeko eta bihartik aurrera goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara egongo da zabalik. Udaltzaingoa arduratuko da gunea irekitzeaz eta ixteaz. Goialdeko atetik izango du sarrera.

Printzipioz, jolastokia egunero zabalduko da astelehenetik igandera eskolak hasi bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide