HARA! Non egin daiteke zapatutik aurrera paseoa?

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 1a, 11:22

Gaindegiak mapa interaktiboa egin du, eta bertan jakin daiteke paseoak kilometroko eremuan non egin daitezkeen.

Atzo, osteguna, jakinarazi zituen Espainiako Gobernuak herritarrek etxetik kirola egitera edota paseoa ematera irteteko neurriak.

Ariketa fisikoa udalerri barruan, bakarka eta egunean behin egin ahalko dute herritarrek, eta edozein kirol egin ahal izango da. Paseoak, aldiz, egunean behin eta kilometro bateko eremuan egin ahalko dituzte herritarrek. Gainera, bakarka eta bizikide batekin egiteko aukera ezarri dute bakarrik.

Kirola egitera eta paseoa ematera 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara atera ahal izango dute herritarrek.14 urtez azpikoek, 12:00etatik 19:00etara izango dute etxetik ateratzeko aukera. Mendekotasunen bat duten herritarrek eta 70 urtetik gorako herritarrek, berriz, ordutegi berezia izango dute kalera ateratzeko: 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.

Osasun ministroak atzo emandako azalpenetan zenbait zalantza argitu gabe utzi zituen. Esaterako, mendira paseatzea joan ahalko den edo 70 urtetik gorakoek ariketa fisikoa egin ahal izango duten. Horiek guztiak zehaztuko ditu gobernuak gida batean.

Paseoa, noraino?

Baina zer eremu hartzen du etxetik kilometro batek? Gaindegiak mapa bat egin du, tokian tokiko etxeen kilometroko erradioak kalkulatzeko. Mapan herria aukeratu behar da aurrena, eta norbere etxea mapan kokatu ondoren, handik paseoa ematera noraino joan daitekeen zehazten du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide