HARA! Annecyko Nazioarteko Jaialdiak Izibene Oñederraren 'Lursaguak' filma hautatu du

Maxixatzen.eus 2020ko api. 21a, 16:59
'Lursaguak' filmaren irudi bat.

Ekainaren 15etik 20ra bitartean izango da Annecyko Nazioarteko Jaialdia eta modu digitalean egingo dute.

Ibilbide oparoa ari da egiten Izibene Oñederra azkoitiarraren Lursaguak filma. Kimuak-en katalagoan hautatu zuten Oñederraren animaziozko film laburra, eta Donostiako Zinemaldian proiektatu zuten, besteak beste. Oraingoan, animaziozko filmen inguruko ekitaldirik entzutetsuenetako batean hautatu dute azkoitiarraren filma: Annecyko Nazioarteko Jaialdian. Ekainaren 15etik 20ra bitartean izango da jaialdia, eta modu digitalean egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide