Zapatuan danborrada etxean egiteko deia egin dute antolatzaileek

Maxixatzen.eus 2020ko api. 16a, 09:27

Zapatuan, 17:30ean, umeen danborrada egiteko deialdia zabaldu du danborradaren antolakuntzak.

Datorren zapatuan, apirilak 18, zen izatekoa aurtengo Azkoitiko umeen danborrada, baina konfinamendu egoeragatik bertan behera utzi zuten martxoaren 18an. Hori horrela, danborradaren antolatzaileek dei egin diete herritarrei, eta bereziki haurrei, aurten danborra etxeetako leihoetatik eta balkoietatik ospatzeko.

Hori horrela, zapatuan 17:30etik aurrera auzoetan musika jartzeko eta danborradarako moduan janzteko eskatu diete antolatzaileek azkoitiarrei.

Danborradaren antolatzaleek Maxixatzeni utzitako abestiak dira ondorengoak, zapatura bitartean "etxeetan entseatu" ahal izateko. Hona hemen entzungai Azkoitiko danborradetan jo ohi diren abestien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide