Bertan behera gelditu da Azkoitiko umeen danborrada

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 18a, 13:09
Iazko danborradako irudietako bat.

Apirilaren 18rako zegoen aurreikusita aurtengo umeen danborrada.

Azkoitiko umeen danborrada bertan behera uztea erabaki dute Azkoitiko Udalak eta antolatzaile taldeek. Egungo ezhoiko egoera honen aurrean danborrada egitea ez dela bideragarria ikusi dute. Apirilaren 18rako aurreikusita zegoen aurtengo danborrada. Udalak azaldu duenez, momentuz ez dute beste erabakirik hartu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide