Bederatzi ekoizlek eta baserritarrek etxez etxeko zerbitzua hasiko dute bihar

Maxixatzen.eus 2020ko api. 10a, 19:31

Bihar, zapatua, hasiko dute ekoizleek eta baserritarrek etxez etxeko zerbitzua. Landareak, barazkiak, arrautzak, gazta eta ogia banatuko dituzte, besteak beste. Ekoizle batzuen kasuan, eguna adostu beharko da produktuak etxean jasotzeko.

Eusko Jaurlaritzak zuzeneko salmentako azoko tradizionalak bertan behera uzteko agindua eman ondoren, Azkoitiko Berdura Plazan postua jarri ohi duten hainbat baserritarrek etxez etxeko zerbitzua eskainiko dute. Konfinamendu garai honetan bezeroak beraien produkturik gabe geldi ez daitezen. Urkomek eta Azkoitiko Udalak lagunduta jarri dute martxan etxez etxeko zerbitzua.

Azkoitian bederatzi ekoizle edo baserritar batu dira ekimenera, eta bihartik —zapatua— martxan egongo da zerbitzua. Bezeroak ekoizleari telefonoz deitu beharko dio, eskaera egin, eta erosketa etxean noiz jaso adostuko du ekoizlearekin. Zenbait baserritar edo ekoizlek egun zehatzak ezarri dituzte banaketa egiteko eta besteek bezeroarekin adostuko dute eguna.

Balentzixa, Berastegi elkartea, Beristain Txanton, Erribera, Ipintza, Mokoroa, Pikuñeta, Santa Kutz eta Zumeta dira etxez etxeko zerbitzua eskainiko dute Azkoitiko ekoizleak. Horiek, besteak beste, landareak, barazkiak, arrautzak, ornamentalak, gazta, urrak eta ogia banatuko dituzte etxez etxe. Hona hemen telefono zenbakiak:

  • Balentzixa: Maria Lurdes Olaizola ekoizleak arrautzak banatuko ditu erosleekin adostuta, Azkoitian eta Azpeitian. Harremanetarako, 943-85 33 18 edo 688 602 120 telefono zenbakira dei daiteke.
  • Berastegi elkartea: Edurne Ezenarro ekoizleak gazta banatuko du erosleekin adostuta, Azkoitia eta Azpeitia artean. Harremanetarako, 628 283 258 telefono zenbakira dei daiteke.
  • Beristain Txanton: Miguel Angel Etxeberria ekoizleak landareak banatuko ditu erosleekin adostuta, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil eta Elgoibar artean. Harremanetarako, 669 345 387 telefono zenbakira dei daiteke.
  • Erribera: Isabel Izagirre ekoizleak gazta, arrautzak eta urrak banatuko ditu Azkoitian astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan. Harremanetarako 688 603 123 telefono zenbakira dei daiteke.
  • Ipintza: Jose Arrizabalaga ekoizleak landareak banatuko ditu ostegunetan eta ostiraletan Azkoitian eta Azpeitian. Harremanetarako, 943-85 28 55 telefono zenbakira dei daiteke.
  • Mokoroa: Inazio Gorosabel ekoizleak ogia banatuko du larunbatetan Azkoitian, Azpeitian eta Tolosan. Harremanetarako, 656 788 279 telefono zenbakira dei daiteke.
  • Pikuñeta: Luis Olano ekoizleak ogia banatuko du Azkoitiko Eguzki eta Hazia dendetan eta Azpeitiko Kiribil dendan. Harremanetarako, 609 136 846 telefono zenbakira dei daiteke.
  • Santa Kutz: Idurre Izagirre Igartua ekoizleak landareak eta ornamentalak banatuko ditu erosleekin adostuta, Azkoitian eta Azpeitian. Harremanetarako, 615 733 154 telefono zenbakira dei daiteke.
  • Zumeta: Arantxa Ulazia ekoizleak barazkiak eta arrautzak banatuko ditu erosleekin adostuta, Azkoitian. Harremanetarako, 628 751 531 telefono zenbakira dei daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide