Konfinamendua beste bi astez luzatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Maxixatzen.eus 2020ko api. 4a, 09:00

Koronabirusaren krisialdia hasi zenetik egiten ari den lez, agerraldia egingo du gaur Pedro Sanchez presidenteak eta hor emango du gobernuaren azken erabakien berri. Itxialdia apirilaren 26a arte luzatzea izan daiteke horietako bat.

Apirilaren 26a da denen ahotan dabilen data. Izan ere, Espainiako Gobernua gaur bilduko da koronabirusaren krisirako sortu duten batzorde zientifikoarekin, eta horren ondoren jakinaraziko du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak konfinamendua hemendik hiru astera arte luzatuko duten ala ez.

Hainbat hedabidek esan dute baietz, erabaki hori jakinaraziko duela gaur Sanchezek. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak iragarri du gaur 11:30ean agerraldia egingo duela Iñigo Urkullu lehendakariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide