Hiru udaltzain berri izango dira gaurtik aurrera Azkoitian

Maxixatzen.eus 2020ko api. 3a, 14:29

Hiru udaltzain berrietatik bi hasi dira lanean jada, eta hirugarrena, astelehenean hasiko da. 

Azkoitiko udaltzaingoan hiru udaltzain berri izango dira gaurtik aurrera; hiru agente horietatik bi dagoeneko hasi dira lanean, eta hirugarrena, astelehenean batuko da lantaldera. Hori dela eta, guztira hamabost udaltzain izango dira Azkoitian: udaltzainburua, hiru kabo, hamar agente eta administrariak; udaltzain horietatik bost, emakumeak dira.

Koronabirusa dela eta, hainbat herritako udaltzaingoaren zerbitzuak indartu dituzte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak. Hain zuzen ere, erakunde horiek erabaki dute plaza aterata duten udaltzainei eta Arkautiko (Araba) akademian formakuntza jasotzen ari direnei lan egiteko aukera eskaintzea. Azkoitian hiru agente zeuden egoera horretan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide