Zein da 'lauorrixen' Azkoitiko hitzaren esanahia?

(Irudia: Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'katamarrue' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'lauorrixen' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Lauorrixen hitzak lorik egin gabe zerbaitegatik kezkatuta egon esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Zapatue allau da ta hor eon berkoñau lauorrixen, hi noiz etorriko zain".

Euskara batuan: "Larunbata iritsi ta eta hor egon beharko diñagu lorik egin gabe kezkatuta, hi noiz etorriko zain".

 

Iturria: Aizkibel beka

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide