Zein da 'katamarrue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 27a, 09:00
(Irudia: Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'kamazpi' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'katamarrue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Katamarrue hitzak basakatu esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Lengun mendixen katamarrue ikusi nun arbola batea ixotzen, gaur egun eztie asko ikusten".

Euskara batuan: "Lehengoan mendian basakatua ikusi nuen zuhaitz batera igotzen, gaur egun ez dira asko ikusten".

 

Iturria: Aizkibel beka

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide