Berrogeialdian dauden herritarrei hondakinak kudeatzen lagunduko diete boluntarioek

Maxixatzen.eus 2020ko api. 1a, 11:28

Etxean koronabirusa duen norbait dutenek edo berrogeialdian daudelako etxetik atera ezin dutenek eska dezakete laguntza. Horretarako, Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate sailera deitu beharko dute (943-85 71 74), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara bitartean.

Koronabirusa duten herritarrei, etxean kutsatutako norbait dutenei edo gaitza izan dezaketelako berrogeialdian daudenei hondakinak kudeatzen lagunduko diete elkartasun sareko boluntarioek. Horretarako, Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate sailera deitu beharko dute (943-85 71 74) laguntza behar duten herritarrek, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara bitartean. 

Behin Gizarte Ongizate sailarekin harremanetan jarrita, kutsatuen hondakinak kudeatzeko Urola Erdiko Mankomunitateak agindutako pausoak jarraitu beharko dituzte laguntza eskatu dutenek zein boluntarioek.

  • Isolatutako gelan kubo bat jarriko da hondakinentzat, eta gelan bertan itxiko da kuboko poltsa.
  • Gelako irteeran bigarren poltsa batean sartuko da, eta ondo itxi.
  • Hondakinak ez dituzte bereizi behar: aurreko bi poltsak eta gainontzeko ohiko hondakinak hirugarren poltsa batean sartu.
  • Elkartasun sareko kidea jarriko da harremanetan laguntza eskatu duen herritarrarekin eta hark azalduko dio nola jasoko duen zaborra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide