Baserritarrek bakarrik egin dute azoka

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 21a, 12:45

Larunbatetako ohiko azokarik ez dute egin herrian. Baserritarrek bakarrik jarri dituzte postuak, osasun neurriak hartuta.

Larunbata izateko oso jende gutxi ibili da herrian, besteak beste, ohiko azokarik ez dutelako egin. Baserritarren produktuak bakarrik erosi ahal izan dituzte herritarrek, koronabirusa ez zabaltzeko beharrezko osasun neurri guztiak hartuta. Gainerakoan, jendea eguneroko erosketak egitera atera da kalera eta ilarak ikus zitezkeen hainbat supermerkaturen atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide