Herrixen elkarteak iraungitze epea luzatuko die saltokietan gastatzeko bonuei

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 17a, 10:49

Herrixen merkatari elkarteak AVIA gasolindegiaren ordutegi berriak jakinarazi ditu. Halaber, elkarteak banatutako bonuen iraungitze data luzatuko diete oraindik erabili ez dituzten bezeroei.

Herrixen elkarteak hainbat bonu banatu ditu herriko saltokietan gastatzeko. Horietako batzuk iraungitze epea martxoaren 31n dute. Herrixen elkarteak jakinarazi duenez, ordea, bonuak gastatu ez dituzten bezeroek epea luzatzeko aukera izango dute aurrerago. "Saltokiak martxan hasten direnean, bonuen iraungitze epea luzatuko diegu Herrixen elkartearen bulegoan", azaldu du Sara Rodriguez Herrixen elkarteko teknikariak. 

Gasolindegiaren ordutegi aldaketa

Avia gasolindegiak ordutegi berriak jakinarazi ditu. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara egongo da zabalik gasolindegia. Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan, berriz, 09:00etatik 19:00etara egongo da irekita Ibaiondo kaleko gasolindegia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide