Elikagai bankua irekita egongo da aste honetan

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 16a, 13:45

Elikagai bankuko boluntarioeik hainbat neurri hartu dituzte, eta "momentuz" irekita mantenduko dute lokala.

Azkoitiko elikagai bankuak irekita izango du bere egoitza aste honetan. Azaldu dutenez, momentuko erabakia da, ez baitakite datorren astean irekita izango duten edo ez. Aste honetako balorazioa egindakoan erabakiko dute datorren astean egoitza ireko edo ez; izan ere, gaur, astelehena, "laguntzarik ez dutenak eta beharra dutenak" izan dira elikagai bankuan.

Elikagai bankuan ere hartu dituzte neurriak. Esaterako, eskularruekin ari dira lanean, eta jendeari ez diote uzten egoitzara sartzen; egoitzaren kanpoan banaka itxaron behar dute. Gero, kanpora ematen diete boluntarioek janaria eskatu duten pertsonei. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide