Herriko gasolindegiek koronabirusaren aurkako protokoloa martxan jarri dute

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 15a, 12:39

Bezeroek ezingo dute auto barrutik irten, ez zerbitzua eskatzeko ezta ordaintzeko ere.

Azkoitiko gasolindegiek koronabirusaren aurkako protokoloa jarri dute martxan. Zerbitzua eskura ordaintzen den gasolindegian, Ibaiondo kaleko Avia gasolindegia kasu, herritarrek ezingo dute ibilgailutik irten; barruan gelditu beharko dute. Hori horrela, gasolindegiko langilea gerturatuko da bezeroaren ibilgailura, eta hark behar duen zerbitzuari buruz galdetuko dio.

Zerbitzuaren ordainketa egiteko ere neurri berdina hartu dute Avia gasolindegian. Gasolindegiko langileak kobratuko dio herritarrari; bezeroek ezingo dute autotik irten ordainketak egiteko. Horri lotuta, ordainketa txartelen bidez egiteko eskatu dute arduradunek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide