Arazorik ez zegoen tokian arazoak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 14a, 13:00
Azkoitiko Eroski supermerkatuko irudia.

Saltokietan eta supermerkatuetan jendetza ari da elkartzen, eta kutsatzeko foku bihurtzeko arrisku bihur daitezke. Saltoki batzuk jada aforoa mugaten hasi dira.

Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurrietako bat jende pilaketa handiak ekiditea da. Ondorioz, egunotan erakin publikoak, eskolak eta kirol nahiz kultur instalazioak ixteko erabakia hartu dute, baita telelana egiteko gomendioa eman ere. Zoritxarrez, jende arazorik ez zegoen lekuan arazoa sortzen ari da: supermerkatuetan.

Janari faltarik ez badago ere, egunotan Azkoitiko saltoki, janari denda eta supermerkatu handi nahiz txiki guztietan sekulako jendetza dabil erosi eta erosi. Beste herrietan bezala Azkoitian ez da jende askorik bildu supermerkatuetako ateak ireki aurretik.

Halako jende-samaldekin kutsatzeko foku bat sortzeko arriskua dago. Beraz, tentuz jokatzea komeni da, halakorik ez sustatzea, eta emandako neurriei kasu egitea, oso zorrotzak badira ere. Horren aurrean, eskualdeko zenbait saltokitan aforoa mugatzen hasi dira hainbat supermerkatu eta dendetan. Azkoitian, oraingoz, ez dute neurri berezirik hartu.

Koronabirusa geldiarazteko neurriak

  • Koronabirusaren transmisioa saihesteko garrantzitsua da eskuak sarritan garbitzea.
  • Eztul egitean estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin
  • Gainazalak garbitu
  • Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.
  • Herritar guztiei urruntze-neurriak hartzea gomendatzen zaie, bereziki leku publikota; urruntzeak esan nahi du pertsonen artean gutxienez metro bateko eta, ahal dela, 2 metroko aldea uztea. Izan ere, gertutasuna baita kutsatzea gehien errazten duen faktorea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide