MAXIXATZENen eta TOKIKOMen adierazpen instituzionala, osasun alerta egoeraren aurrean

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 14a, 08:39

MAXIXATZENek eta TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak, herritarren arteko komunikazio tresna eraginkorra izateko eta zerbitzu publikoa betetzeko funtzioa betetzeko bokaziotik, eta gertuko komunitatearekiko konpromisotik, bere egiten dute salbuespenezko egoera honetan herritarrak zehatz eta garaiz informatuta mantentzeko zeregina, eta krisi egoeratik irteten laguntzeko ekarpena egiteko borondate irmoa azaldu nahi dute.

COVID-19 birusaren hedapenak gurean sekula ikusi gabeko egoera batera ekarri gaitu, eta neurri gogorrak hartzera bultzatu ditu erakunde publikoak, gaitzaren zabalkundea murriztu, arriskupeko populazioa babestu eta osasun sistema publikoaren kolapsoa saihesteko asmoz. Neurri horien artean, alerta egoeraren deklarazioa eta, haren barruan, herritarrak informatu eta sentiberatzeko kanpainak egiteko betebeharra ezarri diote erakundeek euren buruari.

MAXIXATZENen zuzendaritzak eta TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak, herritarren arteko komunikazio tresna eraginkorra izateko eta zerbitzu publikoa betetzeko funtzioa betetzeko bokaziotik, eta gertuko komunitatearekiko konpromisotik, bere egiten dute salbuespenezko egoera honetan herritarrak zehatz eta garaiz informatuta mantentzeko zeregina, eta krisi egoeratik irteten laguntzeko ekarpena egiteko borondate irmoa azaldu nahi dute. Hori dela eta, eskura dituzten baliabideak jarri nahi dituzte erakunde publikoen zerbitzura, zabaldu behar dituzten zerbitzu publikoko mezuak herritarrei helarazten laguntzeko.

Kazetaritza lanari dagokion behaketa kritikoari uko egin gabe, MAXIXATZENek eta TOKIKOMek beren ekarpena egin nahi dute krisi hau ahalik eta azkarren konpontze aldera, eta erabateko prestutasuna adierazten dute erakunde publikoei hedatu behar dituzten mezu informatiboak ahalik eta azkarren eta eraginkorren hedatzen laguntzeko, alerta egoerak dirauen bitartean.

Krisi honetatik onik ateratzeko modu bakarra gizarte eta komunitate osoaren konpromisoa eta elkarlan aktiboa den uste sendotik, beraz, MAXIXATZENek eta TOKIKOMek erabateko lankidetza eskaini nahi die Euskal Herriko erakunde publikoei une konplikatu hauetan, beti ere herritarrak egoki eta puntual informatu eta egoeraren larria ahal den neurrian leuntzeko asmoz. Komunitate osoak elkar hartuta, egoerari buelta emango diogulakoan.

MAXIXATZENen zuzendaritzak eta TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide