Eskolak itxita eta kalean jende gutxi, koronabirusaren eraginez

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 13a, 10:42

Koronabirusak eragina izan du herri osoan, ikastetxeetatik hasi eta kaleko egoerara arte.

Koronabirusaren hedapena saihesteko asmoz, neurri asko hartzen hasi dira herriko eragileak. Atzotik ikastetxe guztiak itxita daude ikasleentzat, eta beste hainbat ekitaldi bertan behera gelditu dira COVID-19 gaixotasunaren eraginez. Kalean ere ohi baino jende gutxiago ikusi da lehen orduetan, baina herriko janari saltokietan eta supermerkatuetan jende asko ibili da. Parkeetan, berriz, lasaitasuna izan da nagusi.

Udala, bilduta

Udala goizeko lehen ordutik bilduta dago koronabirusaren bueltan hartu beharreko erabakiak adosteko. Ondoren, bozeramaile batzordea bilduko da eta ondoren jakinaraziko ditu neurriak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide