Koronabirusaren gaineko informazioa tokiko hedabideetan

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 13a, 09:22

Koronabirusa beste gairik ez da bazterretan. Gaurkotasun gai nagusi bilakatu da azken asteetan kalean zein komunikabideetan, eta Tokikom osatzen duten Euskal Herriko hedabideak ere ari dira gaia lantzen, beti ere tokiko ikuspegitik. Honako mapa hau herri hedabide horiek koronabirusari egindako jarraipenaren emaitza da; hain zuzen ere, tokiko hedabideetan gaiaz egin den lanketa biltzen du mapak.

Euskal Herriko tokiko hedabideek hainbat albiste eta elkarrizketa egin dute dagoeneko koronabirusa dela eta. Jorratutako eduki horiek guztietara loturak aurki daitezke beheko mapan; hain zuzen ere, herriaren gainean klik eginez gero, tokiko hedabide horrek landutako edukira bideratzen du mapak irakurlea. Maxixatzen.eus-ek koronabirusa gai hartuta sortutako edukiak ere jaso ditu Tokikomek mapa interaktiboan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide