Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egin ala ez aztertzen ari dira antolatzaileak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 11a, 12:52
Iazko irudietako bat.

Antolatzaileek gaur gauean hartuko dute maratoi erdiari buruzko azken erabakia.

Azken egunotan COVID-19 gaixotasunaren inguruan hartu diren neurriak ikusita, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek ez dute "ziurtasunik ikusten" aurtengo proba martxoaren 28an egin ahal izateko. Azken egunetan erakunde desberdinekin hitz egiten ari dela azaldu dute antolatzaileek, eta gaur, asteazkena, gauean hartuko dute lasterketari buruzko "azken erabakia". 

Antolatzaileek barkamena eskatu dute egoerak sortu duen ezinegonagatik, baina lehentasuna lasterkarien, boluntarioen eta gainerako kideen segurtasuna bermatzea dela nabarmendu dute. Korrikalarien dortsalak prestatuta dituztela jakinarazi dute probaren antolatzaileek, baina azken erabakia hartu arte ez dituzte banatuko. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide