Txurro dendaren suteko heriotzak salatu ditu hainbat herritarrek plazan

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 9a, 20:29

Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak egindako deiari erantzunez elkartu dira plazan, 'Langileria antolatu, miseria borrokatu' zioen pankartaren atzean.

Bi pertsona hil ziren ostiralean, su hartu zuen txurro denda ibiltariaren barruan. Txurro dendan lan egiten zuten bi gazte horien heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean herriko plazan, Langileria antolatu, miseria borrokatu leloarekin. Hainbat herritarrek egin du bat Azkoitiko Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak "ostiraleko erailketak salatzeko eta langile antolakuntzaren beharra aldarrikatzeko" deitutako kontzentrazioan.

Gaurko elkarretaratzearen deitzaileek oharra plazaratu dute deiarekin batera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide