Maxixatzeneko lantaldearen gehiengoak bat egingo du pentsio, bizitza eta lan duinen aldeko greba orokorrarekin

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 29a, 19:30

Maxixatzenen webgunean ez da ohiko jardunik izango, eta soilik grebaren berri emango du.

Pentsio, bizitza eta lan duinak aldarrikatzeko asmoz Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba deialdiarekin bat egin du Maxixatzen herri komunikabidearen lantaldearen gehiengoak. Hori dela eta, bihar, egun osoan zehar, Maxixatzenen webgunean ez da ohiko jardunik izango. Dena den, Maxixatzenek greba orokorraren jarraipena egingo du, eta soilik grebaren berri emango du. Hain zuzen ere, gertutik jarraituko ditu greba orokorraren inguruan herrian egiten diren mobilizazioak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide