Urteko Kirolari Onenaren sari banaketa ekitaldia, bideoan jasota

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 21a, 16:03

Urteko Kirolari Onenaren saria banatu zuten atzo, ostirala, udaletxean. 2019an nabarmendu diren kirolariei garaikurra banatu zieten lehenik, eta ondoren, kirolariek eta hedabideek urteko kirolari onena bozkatu zuten. Jone Zabaleta izan zen boto gehien jaso zituena, atletismoan lortutako garaipenengatik. Ekitaldiaren laburpen bideoa argitaratu du Erlo Telebistak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide