'Emakumeen lege iraultzailea' erakusketa zabalik, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 21a, 09:36

Atzo, asteazkena, ireki zuten 'Emakumeen lege iraultzailea' erakusketa Elkargunean. Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, ere ikusi ahal izango da erakusketa, 17:30etik 19:30era bitartean.

Garapenean Bidelagun taldeak hainbat ekintza antolatu du datozen egunetarako. Atzo, asteazkena Emakumeen lege iraultzailea erakusketa jarri zuten ikusgai Elkargunean; Lumaltik Herriak elkarteak egindako erakusketa da, eta herrialde zapatistetako emakumeak ardatz harturik, EZLNko emakumeen lege iraultzailtzaileari buruzko argazkiak ikus daitezke bertan. Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, ere ikusi ahal izango da erakusketa, 17:30etik 19:30era bitartean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide