'Madagaskar mora mora' solasaldia izango da bihar Bidaia Tertulien hirugarren saioan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 14a, 08:30

Saioa Bolibarrek eta Irune Gabilondok 'Madagaskar mora mora' hitzaldia aurkeztuko dute bihar, ostirala, Kultur Etxean. 19. Bidaia Tertulien hirugarren saioa izango da biharkoa.

Joan zen irailean hasi zen Azkoitiko Bidaiariak taldeak antolatutako Bidaia Tertuliak egitasmoaren hemeretzigarren edizioa. Bihar, ostirala hirugarren saioa izango da Saioa Bolibar eta Irune Gabilondoren eskutik; Madagaskar mora mora saioa eskainiko dute. 19:30ean hasiko da solasaldia, Kultur Etxean. Bolibar eta Gabilondo zazpi astez Madagaskar uhartean barrena ibili ziren bizikletaz, eta bertan izandako esperientziaren berri emango dute biharko saioan.

Bidaia Tertulien laugarren eta azken saioa, berriz, abenduaren 13an, ostirala, izango da. BiziLagunEkin turismoaren ereduarekin kezkatutako donostiarren plataformako kideek emango dute hitzaldia Donostiarrak arriskuan, deshazkunde turistikorantz irtenbide proposamenak izenburupean. 19:30ean izango da hitzaldia, Kultur Etxean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide