Interneta modu seguruan erabiltzeko formakuntza saioa izan zen ostiralean

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 28a, 10:43
'Sareen barnean' hitzaldian hainbat pertsonak parte hartu zuten.

Joan den ostiralean, hilak 25, sarean modu seguruan nabigatzeko tailer praktikoa izan zen Abarketatxo ludotekan. LH4 eta LH6 maila arteko hainbat gaztetxok parte hartu zuen ikastaroan.

Mugikorren eta sare sozialen erabileraren inguruko formazio saioak ari da eskaintzen Udaleko Gaztedia Saila. Joan zen ostiralean, hilak 25, izan zen bigarren saioa Abarketatxo ludotekan, eta LH4 eta LH6 mailetako hainbat gaztetxo joan zen saiora. Sareen barnean izenburupean, interneta modu seguruan erabil dezaten zer pauta jarraitu behar duten azaldu zieten nerabeei, eta arazoen aurrean zer estrategia erabili ere irakatsi zieten.

Azken bi saioak irekiak izango dira, eta nerabeek, gazteek eta gurasoek parte hartu ahal izango dute horietan. Mugikorren gehiegizko erabileraren prebentzio eta kontrola izango da azaroaren 12an eskainiko dutena; azaroaren 19an, berriz, norberaren eta etxeko zibersegurtasunaren inguruko hitzaldia izango da, eta azaroak ekiditeko prebentzio neurriak azalduko dituzte han.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide