Azkoitiko Mapa Morea osatzeko bigarren bilera izango da gaur

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 15a, 09:03
Mapa Morea osatzeko lehen bilera izan zen joan den astean.

Gaur, asteartea, Azkoitiko Mapa Morea osatzeko bigarren bilera izango da, 19:00etan, Elkargunean. Patxi Galarraga arkitektoak zuzenduko du saioa eta interesa duen orok parte hartu dezake bertan.

Joan den astean egin zuen Udalak Mapa Morea osatzeko lehen bilera, eta gaur, asteartea, bigarren bilera izango da Elkargunean. Hitzordua 19:00etan izango da, eta interesa duen herritar oro dago bertara gonbidatuta. Patxi Galarraga arkitektoak zuzenduko du bilera, eta herriko alderdi ezberdinak aztertzen jarrituko dute bileran; hala nola segurtasuna, irisgarritasuna, mugikortasuna, denboraren kontziliazioa nahiz ongizatea.

Bide desberdinetatik jasotako ekarpenak kontrastatuko dituzte Mapa Morea osatzerako orduan. Izan ere, herritarrekin ez ezik, herriko beste hainbat kolektiborekin ere eramango dute aurrera parte hartze prozesua; besteak beste, udal ordezkari eta teknikariekin ere bilerak egin dituzte, eta ikastetxeekin biltzeko asmoa ere badute antolatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide