Astebetez luzatu dute etxeko konponketen ikastarorako izen-ematea

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 8a, 17:16

Berdintasun Sailak emakumeak ahalduntzeko antolatutako ikastaro sortaren barruan eskainiko dituzte saioak urriaren 22tik abenduaren 10era bitartean. Hilaren 14ra bitartean eman daiteke izena.

Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, emakumeak ahalduntzeko ikastaroak hasiko dira datozen asteetan, eta horietako bat izango da etxeko konponketak egiteko tailerra. Hain zuzen ere, Udalak astebetez luzatu du han parte hartzeko izen-emate epea, eta beraz, interesa dutenek hilaren 14ra bitartean izango dute horretarako aukera. Udaletxeko Harrera Bulegora joan edo berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzi daiteke izena eman nahi dutenek. Izen-ematea 18 euro ordaindu beharko dute soldatapekoek, eta langabeek, ikasleek eta pentsiodunek, berriz, 12 euro.

Gutxieneko taldea osatuz gero, urriaren 22tik abenduaren 10era bitartean eskainiko dute Etxeko Konponketen Ikastaroa.  Izaskun Gurrutxagak zuzenduko ditu saioak astearteetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Etxeko konponketen ikastaroaz gain, zoru pelbikoa indartzeko eta batukada tailerrak ere eskainiko dituzte emakumeen ahalduntzeko saioen barruan. Guztien informazio osoa 943-08 00 80 telefonora deituta lor daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide