Andramaixek 2019

Koldarrak antzerki taldeak eta Txintxarri taldeak sari bana eskuratu dute IX. Film Laburren Lehiaketan

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 16a, 10:24

Koldarrak antzerki taldearen Axolagabetasuna film laburrak irabazi zuen atzo, Andramai eguna, IX. Film Laburren Lehiaketako epaimahaiaren saria. Aldiz, publikoarena, Txintxarri lokaleko kideentzat izan zen, Beldur handitan lanari esker.

Epaimahaiak Axolagabetasuna filma aukeratu du, mezua "ondoen" zabaltzen duen lana izateagatik eta adin desberdinetako pertsonek parte hartu dutelako. Hain zuzen ere, aurtengo gaia beldurra izan da. Talde irabazleak 250 euro eta oroigarria jaso zituen, eta Txintxarri lokalak 150 euro eta oroigarria.

Ikusmin handia sortu zuen beste urte batez film laburren sariketak; izan ere, jendetza joan zen plazara lanak ikustera. Hamar taldek eman zuten izena lehian, baina bost lan aurkeztu dituzte herritarrek azkenean, eta horiexek ikusi ahal izan ziren.

Hona hemen, Koldarrak taldearen filma:

Honako hau, berriz, Txintxarri lokalarena:

Honako hauek dira gainerako lanak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide