Andramaixek 2019

Hasi dira andramaixetako egitaraua etxez etxe banatzen

Maxixatzen.eus 2019ko abu. 5a, 13:12

Gaur eta bihar artean herriko etxe guztietara iritsiko da udalaren argitalpena, abuztuaren 14tik 20ra bitartean izango diren ekitaldi guztiekin.

Azkoitiko Udala gaur hasi da datorren astean ospatuko diren Andre Mari festetako egitaraua etxez etxe banatzen. Gaur eta bihar artean herriko etxe guztietara iritsiko da udalaren argitalpena, abuztuaren 14tik 20ra bitartean izango diren ekitaldi guztiekin.

Musika Bandak botako duen txupinazoarekin hasiko dira andramaixek, hilaren 14ko eguerdian; aurretik, 11:30ean, 150 urte bete dituen Banda omenduko dute udaletxean, eta bandakide izandako guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

Andramaixetan egingo diren bazkarietarako –hilaren 16an Ikurrinaren plazan egiten den familia bazkarirako eta abuztuaren 18an Herriko Plazan egiten den kuadrillen bazkarirako– izen ematea irekita dago, Halaber, festetako zapia erosi nahi duenak horretarako aukera izango du zapatu honetan, abuztuak 10, 12:00etatik 13:00etara, Kontzejupean.

Sentsibilizazio guneak

"Festen harira, Udalak bi mezu argi luzatu nahi" dituela nabarmendu du, "bata, gehiegizko kontsumoek eragin ditzaketen arriskuen ingurukoa, eta bestea, indarkeria matxistaren aurkakoa; eraso sexistarik gabeko festak aldekoa".

Horregatik, "sentsibilizazio eta prebentzio neurri gisa", bi gune jarriko dituzte martxan andramaixetako egunetan. Hilaren 14an, parrokia atarian, alkoholemia froga prebentiboak egiteko eta informazioa zabaltzeko gunea jarriko dute 23:00etatik 02:00etara; Eusko Jaurlaritzak babestutako gunea izango da hori. "Postuan, halaber, alkoholimetroak eta erregeleta informatiboak banatuko dira, non agertzen den zer nolako alkohol tasa izan dezakeen pertsona batek edandakoaren eta bere sexuaren, pisuaren edo altueraren arabera", azaldu du udalak.

Indarkeria matxistari dagokionez, hilaren 14an, 16an eta 18an, 20:00etatik 01:00etara, Beldur Barik Gunea jarriko dute Herriko plazan. Bertan, erasoei eta indarkeria sexistari aurre egiteko informazioa eta aholkuak emango dituzte.

Egitaraua

Hau da. egunez egun, udalak prestatu duen andramaixetako egitaraua. Aurreko urteetan bezala, mugikorretarako aplikazioa ere sortu dute, egitaraua sakelakoan kontsultatu nahi dutenentzat:

Abuztuak 14, asteazkena

11:30. Azkoitiko Musika Bandari omenaldia. Udal Areto Nagusian. Ekitaldi irekia.

12:00. 2019ko Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako du Musika Bandak jarraian, Ondo pasau Andramaixek joaz. Ondoren, Musika Bandaren, Parrokiako abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, Azkoitia abestuko dute plazan, eta Eltziegoko dultzaineroek Kandido obra eskainiko dute.

12:30. Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoi eta buruhandien kalejira.

17:00. Haur parkea Herriko plazan (puzgarriak, gazteluak...).

19:30. Rockalean musika kale ikuskizuna.

19:50. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak Alkate Soinua joko du.

20:00. Herritarrek, parrokian, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea zazpi ahotsetara eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria bost ahotsetara abestuko dituzte. Amaitzeko, Mariano Garciaren Ama Birjinaren edertasun. Bakarlariak: Felix Uranga baritonoa eta In?aki Goenaga tenorea. Organoan: Jose Luis Frantsesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.

23:00. Gozategi taldearekin dantzaldia, Herriko plazan.

Abuztuak 15, osteguna

09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00. Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50. Udalbatzari Parrokiara lagunduz Herriko Musika Bandak, Txalkor txistulari taldearen laguntzaz, Alkate Soinua joko du.

11:00. Meza Nagusia.

12:00. Eltziegoko Dultzaineroek lagunduta, erraldoi eta buruhandien kalejira.

13:00. Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.

17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Zarauzko pilota torneoko finalaurrekoak.

17:30. Zezen txikiak eta poniak, Trenbidearen Zumardian.

18:30. Freestyle Bike Show ikuskizuna, Balda plazan.

20:00. Azkoitiko Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia, eliz atarian.

20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

22:00. IX. Film Laburren Lehiaketa, Herriko plazan.

23:45. Deus Ez taldearen kontzertua, Herriko plazan.

Abuztuak 16, ostirala

09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak Alkate Soinua joko du.

11:00. Meza Nagusia.

12:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:15. Aurreskua, Herriko plazan.

13:00. Azkoitiko Musika Bandaren eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

14:00. Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurrinnaren plazan.

17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00. Diskopuntx ikuskizuna, adin guztientzat, eliz atarian.

19:00. Sahatsa dantza taldeko kideen eta herritarren partaidetzarekin, plaza dantzak, eliz atarian.

23:00. Suzko erroberak Baztarrikaldetik, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.

23:30. Modus Operandi taldearen kontzertua, Herriko plazan.

Abuztuak 17, larunbata

09:00-10:00. Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Torrezuri erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torrezurin.

09:30. Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira.

09:30. Gipuzkoako Blonda lehiaketa, Plazaberrin.

11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.

12:00. Txalkor txistulari taldeak lagunduta, erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:00. Herri kirol jaialdia, Herriko plazan.

12:30. Jubilatuen meza, parrokian.

14:30. Jubilatuen bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean.

17:30. Txiki Chef eta retro jokoak, Herriko plazan.

18:00. Dantzari Bikote Gazteen Txapelketa, Balda plazan.

19:30. Inazio Iriarte XXXVIII. Margo lehiaketaren sari banaketa, Torrezurin.

22:00. Erromeria, Elustondo anai-arrebekin, Balda plazan.

22:00. 11. Diva - Sat Idi dema saria, herriko probalekuan.

23:00. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Abuztuak 18, igandea

11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVIII. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.

14:30. Bazkari herrikoia, Herriko plazan.

16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.

17:30. Apar festa, Balda plazan.

18:30. Zezen txikiak, Plazaberrin.

22:00. Lisker taldearekin dantzaldia, Herriko plazan.

00:00. Suzko zezena, Herriko plazan.

00:15. Perkulights batukada taldea, herriko kaleetan.

Abuztuak 19, astelehena

22:00. 11. Diva - Sat Idi dema saria, herriko probalekuan.

Abuztuak 20, asteartea

22:00. 11. Diva - Sat Idi dema saria, herriko probalekuan.

Horiekin batera, Herri Moimentuen egitarauaz gozatzeko aukera ere izango da festetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide