Hainbat emozio oholtzan, Bizkargi eskolako ikasleen eskutik

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 14a, 20:16

Gaur, ostirala, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek 'Emozioak' jaialdia eskaini dute, Baztartxo Antzokian.

Nerea Goikoetxeak emozioen inguruan egin du aurtengo jaialdia eta Gorka Errezilek zuzendu du ekitaldia. Adin guztietako ikasleak igo dira oholtza gainera; txikienetatik hasi eta helduetaraino. Besteak beste, musikariak, orkestra, abesbatza, euskal musika tresnak eta dantzariak izan dira jaialdiko protagonistak.

Ekitaldi inklusiboa

Ikasturte bukaerako ekitaldiak inklusioarentzat lekua izan du. Izan ere, jaialdian Marea Urdineko kideek parte hartu dute, orkestra, abesbatza eta 4-5 urteko umeen dantza taldearekin batera. Oles Oles Lurra Haserre Dago abestia interpretatu dute guztiek batera.

Bestalde, 'Marea Urdina Naiz' ziurtagiria jaso du Bizkargi Musika eta Dantza eskolak. Marea Urdina taldeak eskolari errekonozimendu publikoa egin nahi izan dio, orain arte inklusioaren alde egindakoagatik eta aurrerantzean egingo dutenagatik. Horretarako, Marea Urdina Naiz ziurtagiria eman diote ekitaldi amaieran.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide