'Marea Urdina Naiz' ziurtagiria aurkeztu du Marea Urdinak

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2019ko mai. 30a, 08:29

Helburua Aniztasun Funtzionala duten pertsonak ongi etorriak direla adieraztea da.

Zer da?

Marea Urdinetik egiten dugun aitorpen edo errekonozimendu bat da.

Nori emango diogu?

Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egiten duten orori (elkarte/talde/egoitza/denda...) 'Marea Urdina naiz' eranskailu edo pegatina bat emango diegu beraien egoitzan sarreran ipini dezaten.

 

Marea Urdina eranskailua.

 

Zer esan nahi du?

Horrela aniztasunaren lagun direla adieraziko dute eta behar bereziak dituzten pertsonak aurrez jakingo dute toki horretan ongi etorriak direla.

Aurrekoaz gain eta errekonozimendu bezala, Marea Urdinetik aniztasunaren lagun izatearen ziurtagiriarekin sarituko ditugu.

Bertan aniztasunaren laguna izateak dakarkien  inklusibitatearen dekalogoa zerrendatzen da, ziurtagiriaren jabea nolabait berau errespetatzera konprometituz.

Zer egin behar da ziurtagiria lortzeko?

Zure elkartean/taldean/enpresan ondorengo galdera egin behar duzu: «Eta gu zer gaude prest egitera inklusioaren alde?». Erantzuna aurkitzen duzunean jarri zaitez gurekin kontaktuan.

«Aniztasunaren lagun izan nahi duzu?»

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide