Zein da 'ermie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 24a, 10:41

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'antijuk' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'ermie' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ermie hitzaren esanahia zalea izatea da.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Ermie da azkar jaten»

Batuan: «Zalea da azkar jaten»

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide