Zein da 'antijuk' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 17a, 09:17

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'muskerak' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'antijuk' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Antijuk hitzaren esanahia betaurrekoak da.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Nik betittik ibiltzeittut antijuk, eztet ondo ikusten da».

Batuan: «Nik betidanik erabiltzen ditut betaurrekoak, ez dut-eta ondo ikusten».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide