Laburbira zirkuituak ostiral honetan, martxoak 29, egingo du geldialdia Azkoitian, eta bederatzi film laburrek osatutako ordubete inguruko proiekzioa izango da. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta eskainiko da, eta gainera, Laburbiraren aurretik, Txilardegiren dokumentala ikusi ahal izango da. Maxixatzeneko bazkideek sarrera doan izango dute, eta gainerakoek hiru euro ordaindu beharko dituzte.
Mula filma zapatuan 22:00etan eskainiko dute; igandean, 19:30ean eta astelehenean, —ikuslearen eguna— 20:00etan. Haurrentzako Lego filma 2, berriz, igandean 17:15ean izango da. Ikusi jarraian bi filmen aurrerapen bideoak:
Mula filma:
Lego 2 filma:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!