Egoitza Kalera taldeak sinadurak biltzeko mahaia ostegunetan jarriko du

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 14a, 09:19

Egoitza Kalera taldea otsailaren 23an hasi zen sinadura bilketarekin, eta zapatuetan eta astelehenetan eman izan dio jarraipena orain arte ekimenari. Aurrerantzean, ordea, ostegunetan eta zapatuetan jarriko du mahaia kalean. Oraingoz, 1.650 sinadura bildu ditu bi astean.

Ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara egongo dira eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara. Eliz atarian egongo dira ateri baldin badago, eta euria egiten badu, berriz, Kontzejupean.

«Herritarren izenean» erakundeei eskaera egin nahi diete «Azkoitiko San Jose Egoitza kalera hurbiltzeko». Egoiliarren egoitza herrigunera gerturatzeko eskatu asmoz, herritarren sinadurak batzen ari da Egoitza Kalera taldea. Gaur egun egoitzak duen kokapena ez zaie iruditzen «egokia» denik, «ez bertan bizi direnentzat, ez haiek bisitatzera etortzen direnentzat», azaldu dute Egoitza Kalera taldeko lagunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide