Inauteriak 2019

'Kyla Circus', 'Metrue' eta Zurt irabazle mozorro lehiaketan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 3a, 00:39

Hiru mailatan banatu ditu aurten ere Udalak inauterietako mozorro lehiaketako sariak: talde handiak, talde txikiak eta tabernak. Guztira, 2.000 euro banatu ditu Udalak zazpi irabazleen artean. Hauek izan dira aurtengo sarituak:

Sonia Vazquez eta Angel Martin Kultur eta Festa zinegotziek banatu dituzte aurtengo sariak, udaleko teknikariek lagunduta. Talde handietan zazpi taldek parte hartu dute aurtengo mozorro lehiaketan; talde txikietan bederatzik, eta zortzi tabernak apaindu dituzte euren tabernak.

 

Talde txikiak: 

1. saria (250 euro): 'Metrue'

2. saria (200 euro): 'Jesucristo y Virgen de la Dolorosa'

3. saria (150 euro): 'Egutegiak'

 

Talde handiak:

1. saria (450 euro): 'Kyla Circus'

2. saria (400 euro): 'Sagrada unión entre Bryan y Jenny'

3. saria (350 euro): '1996ko umeen inauteriak'

 

Tabernak:

1. saria (200): Zurt taberna

Erlazionatuak

Mozorro festa, labur-labur

Maxixatzen.eus 2019 mar 03 Azkoitia

Kolorea inauteriei

Maxixatzen.eus 2019 mar 02 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide