Inauteriak 2019

Kolorea inauteriei

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 2a, 22:07

Inauterietako egun nagusia ari dira ospatzen azkoitiarrak. Karrozekin zein bestelako prestaketak eginda, giro ezin hobea izan da kalean iluntzera bitartean. Koloreei protagonismoa emanda, gai asko eta anitzak aurkeztu dituzte azkoitiarrek.

Ijitoen ezkontzak, zirkua, umeen desfilea, txinatarrak, egutegiz jantzitako lagunak... Era askotako mozorroak jantzita atera dira azkoitiarrak kalera. Inauterietako egun nagusia ospatzen ari dira arratsaldeaz geroztik, eta festak goizaldeko ordu txikietara arte jarraituko du. 19:15etik 20:30era bitartean plazatik pasatu behar izan dute mozorro lehiaketan izena emandakoek, epaimahaiko kideak han ibili direlako taldeen zein norbanakoen mozorroak eta hartutako lanei balioa ematen. 00:00etan egingo dute sari banaketa, herriko plazan, eta orduan ezagutuko dira irabazleak. Lehiaketan parte hartu ez, baina deigarriak diren bestelako mozorroak ere jantzi dituzte azkoitiarrek, irudimen handia dutela erakutsiz.

Erlazionatuak

Mozorro festa, labur-labur

Maxixatzen.eus 2019 mar 03 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide