Inauteriak 2019

Plazatik pasatu beharko dute mozorro lehiaketan izena emandakoek

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 1a, 10:39

Mozorro lehiaketan izena emandako taldeek plazatik pasatu beharko dute. Hasiera batean eliz ataritik pasatu beharra zegoen, baina Xabier Arzalluzen hiletagatik hartu du plazatik pasatzeko erabakia Udalak.

Xabier Arzalluz politikari azkoitiarraren hileta dela-eta, Udalak mozorro lehiaketan aldaketak izango direla iragarri du. Lehiaketan izena emanda dauden norbanakoek zein taldeek eliz ataritik pasatu beharra zuten hasiera batean, 19:30etik 20:30era bitartean. 19:00etan izango da Arzalluzen aldeko elizkizuna, eta ondorioz Udalak erabaki du parte hartzaileek plaza nagusitik pasatu beharko dutela, eliz ataritik pasatu beharrean. 19:15etik 20:30era artean plaza zapaldu beharko dute izena emanda dauden hamalau taldek eta norbanakok.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide